Lesionatua

lunes, 31 de mayo de 2010

Jakingo duzuenez duela hilabete gutxi, Aitorrek eskuetko lesio bat sufritu zuen eta ondorioz, torneo bateko parteartzea bertan behera utzi behar izan zuen. Lesio honen ondoriozko atsedenaldia aprobetxatuz, aurrez belunean zuen lesio garrantzitsu batetik operatu zen. Aipatutako bigarren lesio hori sendatzeko ez zuen zertan ebakuntzara jo beharrik,adituen esanetan erreabilitazio luze eta saon batekin nhiko izano baitzen. Gure pilotariak, ordea, kantxara azkar itzultzea nahi zuenez, operatzea erabaki eta behin-behinerako bere belaunaz ahaztuz. Ez ahaztu Aitor,zure belunri behar beste denbora eman, berriro ere zure onena ikusteko gogo biziz baigaude!!!!!!

Aitor Zubieta Albarrazin

martes, 25 de mayo de 2010
Jarraian dagoen elkarrizketa, Aitor final irabazi ondoren Beleixe iratikoei emandakoa da eta esan behar dugu guaixe.net-etik hartu dugula. Benetan merezi duela uste dugu. Esan behar dugu, zaila badirudi ere, elkarrizketa honen ondoren Aitor oraindik eta gehigo miresten dugula!!!!


Aurkezpenik behar ez duen pilotaria dugu Aitor Zubieta

etxarriarra. Sinesgaitza egiten zaio Aitor Zubietari herriak

egin zion harrera baina, merezi duenaren seinale. ZORIONAK!!

Ia bi aste pasa dira eta zer moduz garaipenetik egun batzuetara?
Egia esan nahiko erokeria izan da dena eta ez dut lasaitzeko astirik izan. Uste nuen orain lasai-lasai entrenatzen hasiko nintzela baina ez da hala izan. Egunero alde batetik bestera nabil. Hala ere, hori ongi hartzen den gauza da, seinale zerbait ongi egin dugula eta alde horretatik oso kontentu nago.

Nola daramazu komunikabidez komunikabide ibiltzearena?
Ongi daramat. Sekula kostatu ez zaidan gauza izan da; baina beste aldetik askotan saio pare bat dauzkat egunean eta modu horretan ez dut oraindik bizi erritmo normala hartu. Baina tira! Horrela egunero izango balitz! Horrela asteburu astebururo izango balitz, e?

Nola ikusi zenuen zure burua partiduan orokorrean?
Oso ongi. Finalekoa izan zen lasaien joan nintzen partida. Aste osoa oso lasai pasa nuen eta partida egunean ez neukan inongo urduritasunik. Seguru nengoen partida ona egin behar nuela. Eskuetan arazoren bat banuen ere konfiantza osoa nuen neure buruarengan momentu onean nengoelako.


Aurrekoan aitortu zenigun jendearen presioa gustuko zenuela. A ze jarraitzaile koadrila, ez?
Ezin naiz kexatu. Sinesgaitza da jendea nola portatu den ikustea. Txapelak ikaragarrizko ilusioa egiten du baina gehien bete nauena jendeak frontoian eta herrian egin zidan harrera izan da. Nik uste dut horrelako gauza bat errepikatzea ezinezkoa izango dela, eta ez dut sekulan ahaztuko.


Ahaztuko ez zaizun beste kontu bat: azkeneko tantoa. Historia egingo du ez?
Larri une handia izan zen niretzat. Azkeneko tantoetan karranpa batzuk sumatu nituen eta sufritzen ari nintzen. Azkeneko tantoan Laskurainek gora bota zuenean medikuari keinu bat egin nion eta barrura joan nintzen berehala. Jendeak esan dit 10 minutu izan zirela, baina niri ez zitzaidan hainbeste iruditu. Bola bentosekin jaitsi zidaten eta niretzako min handiko minutu bat izan zen.

Azkeneko tantoa lortu eta txapela burura. Egia esan, txapela janzteko modua nahiko “xelebrea”....
Nik ez nuen jarri; niri jarri zidaten. Xalak berehala jarri zuen baina buru txikia duenez errazago sartu zitzaion edo... kar, kar..

Non daukazu txapela orain?
Egun berean txapela afarian eskuz esku ibili zen. Nire ustez, jendeak merezi zuen eta argazkiak ateratzen eta egon ziren. Azkenean amaren eskuetara iritsi zen eta kito!! Berak gorde zuen. Eta etxera eraman zuen badaezpada. Uste dut zerbait berezia egin nahi duela amak txapelarekin, koadroren batean jarri edo…

Gertukoek zer esaten dizute? Nola hartu dute?
Oso kontentu daude denak, etxekoak eta lagunak. Badakite hona iristea ze lana den, badakite ez dela kasualitatea eta nolako momentuak pasatu izan ditudan. Azken finean, pilotaria bat da baina ingurukoek babesten dutelako.

Nori eskaini zenion txapela?
Jarraitzen nauten guztiei eta familiari, lagun guztiei...
baina bereziki momentu hartan nirekin ez zeudenekin gogoratu nintzen. Burura etorri zitzaizkidan lehenengo hiru pertsonak nire bi aitonak eta Adur Marinelarena laguna izan ziren. Hirurak nire jarraitzaile sutsuak ziren eta nire garaipena ezin izan genuen elkarrekin ospatu. Gehien hunkitu ninduena hori izan zen, haiekin akordatzea.

Espero zenuen horrelako erantzuna? Afaria, harrera beroa, pankartak, manifak... Etxarri piztu egiten da halakoetan.
Etxarri horrelakoa da. Eneko Lazkozekin badakit jende asko joan zela Bertso finalera. Nik partidua neukan egun horretan baina badakit jendea oso ongi portatu zela. Nirekin gertatu dena ikaragarria izan da ere, sinestezina! Kazetari guztiak harrituta zeuden. Frontoiko giroa sekulakoa izan zen Sakanak kantxan eta harmailetan irabazi zuela esaten zuen jendeak. Etxarrira iritsi eta etxean egon behar izan nintzen amonarekin ezin atera, lagunek uzten ez zidatelako. Ordua iritsi zenean eta frontoira iritsi nintzenean, 50 metroko traka piztu behar izan nuen, frontoia bete betea zegoen, soinean hartuta sartu ninduten lagunek frontoira, tabernak lepo eta sekulako giroa… Esan bezala, sinesgaitza!

Eta pilotaren alde txarren artean lesioak. Banakakoan aritzekoa zinen baina azkenean ezin!
Bai, gaur Bigarren mailako Buruz Burukoan aritzekoa nintzen Aritz Lasaren kontra baina ezingo naiz aritu. Eskuin eskutik nahiko justu ibili naiz Binakakoan, baina tako asko jarrita agoantatu nuen. Finala eskua guztiz minduta bukatu nuen eta astelehenean entrenatzen nengoela eskuko kailua zabalik nuela konturatu nintzen. Denbora asko daramat arazo honekin arrastaka, eta geratzeko eta eskua osatzeko denbora iritsi dela erabaki dugu. Pena asko ematen dit fisikoki ongi ikusten dudalako nire burua eta kolpe eta momentu onean nagoelako, baina horrela ezin da atera txapelketa batera. Astelehenean Logroñoko Pedro Garcia medikuak kailua ireki eta dena garbituko didate, gero kailua itxi eta eskua bere onera etortzeko. Hilabete bat eman beharko dut osatzeko. Asmoa maiatza bukaerarako ongi egotea da, udako torneo guztietan topera egoteko.

Aitor Zubieta-Koldo Aldalur

lunes, 24 de mayo de 2010
Urrengo bideo hau hemen jartzea ezinbestekoa iruditu zaigu; bereziki, Aitor Zubieta agertzen delako "bi errepidean" saioko Urko Aristik eginiko elkarrizketa batean, eta gainera pilota munduarekin zuzeneko erlazioa duen gure herritar bati, Koldo Aldalur, eginiko elkrrizketa ere agertzen delako. Ikusten duzuenez gu asko betetzen gaituen bideoa dugu hau, eta zuen gustokoa izango delakoan, hemen daukazue ikusi nai duzuen guztietan gozatzeko.

Besterik gabe, hurren arteeeee!!!!!!

Lehenengo artikulua

lunes, 17 de mayo de 2010
Gaurkoan Aitor Zubietaren bizitzako hainbat datu adieraziko dizkizuegu.

Hasteko, esan, Aitor Zubieta Albarrazin etxarriarra dela, Nafarroako Etxarri-Aranatz herrikoa hain zuen. 1984ko martxoren 29an jaio zen (26 urte ditu gaur), 1.95 metro luze da eta 93 kilogramo inguru pisatzen ditu.

Bere bizi profesionalari dagokionez 2004ko urtarrilaren 30ean debutatu zuen Iruñeko Labrit pilotalekuan atzelari moduan. Orduztik hona hainbat garaipen izan ditu, besteak beste:Bikotetan Espainiako garailea da, azpi-txapelduna GRAVN 2002. urtean, Urretxuko banakako garailea 2003an, 2002. urtean Lodosan bikotetako txapelduna, Europako banakako txapelduna 2003an eta nola ez 2010eko binakako txapelduna Yves Sallaberry, Xalarekin batera.

Hemen uzten dizuegu lehen aipatutako aurtengo binakako txapelketako final handiaren laburpena:



Sarrera



Kaixo!!


Gu Irene eta Eneritz gara eta blog hau Aitor Zubietari eskeiniko diogu. Bertan bere bizitzari buruzko hainbat datu
aurkitu ahal izango duzue, bere partiduen kritika edo laburpenak eta hainbat elkarrizketa ere ikusgai izango dituzue.

Espero dugu zuen gustokoa izatea eta zuek ere gurekin batera Aitor Zubietaren jarraitzaile bihurtzea!