Azken artikulua

domingo, 6 de junio de 2010
Kaixo guztioi!!!

Gaurko hau gure blogeko azken artikulua izango da. Iada Aitor Zubietari buruzko hainbat eta hainbat datu eta informazio argitaratuta ditugu gure blog honetan. Uste dugu, zuen gustukoa izango zela blog hau, gurea behintzat izan da, eta horrela izan ez bada ere, Aitor zertxo bat gehiago ezagutzeko baliagarri suertatu zaizuela, behintzat. Gure asmorik onenez, gustu
handiz jardun gara aste hauetan zehar zuentzako artikulu hauek bertan argitaratzen zuek ere Aitorren jarraitzaile bilakatzeko. Honenbestez, gure elburua bete badugu denok gonbidatzen zaituztegu gaur arratsaldean arratsaldeko bostetan etb 1 ikustera gure pilotariak Olazabal bikote duela Idoate eta Pascualen aurka jotkatuko baitu binakako partidua.

Hau esan ondoren agurtzea baino ez zaigu geratzen

Agur, eta ea laister elkar ikusten garen denok frontoia
n Aitorren kamiseta soinean dugula "Aupa Aitor" esanez.



Aitor Azkoitian

sábado, 5 de junio de 2010
Duela gutxi jakin dugu, pilota muduko hiru pilotari esanguratsu Azkoitian izan zirela, floreaga ikastolako On Bosco aretoan elkartu ziren hain zuzen.

Hiru pilotari hoiek Pablo Berasaluze, Oinatz Bengoetxea eta Aitor Zubieta izan ziren!


Hiru pilotari hauek euren kirolari buruz jardun ziren, izan ere pelotari buruz hitz egiten egon ziren Juan Maria Juaristi aukeratzailea eta Iñaki Elorza kazetaria, moderatzaile lanetan aritu zenarekin batera.

Bertan binakako txapelketari buruz hitz egiten aritu ziren, beraiek esanetan, jokok maila altua eskeini zen txapelketan, gainera jendearen arreta handia sortu omen zen, eta frontoiak guztiz bete ziren. Iruzkin batzuk ere egin zituzten pilotaren aukerakerati buruz. Hautatzaileak oso lan ona egin zuela esan zuten nahiz eta piloten ezaugarriak guztiz desberdinak izan, eta batzuetan ondorio kaltegarriak sortu ditzaken. Lehenengo fasea oso ondo antolatuta zegoela esan zuten, denek denen aurka aritzeko aukera izan zuten eta.


Gainera elkarrizketa amaitu ondoren pilotariak herritarrekin ere egon ziren, eurekin argazkiak atera zituzten, postalak sinatu zizkieten, herritarrek zorionak heman eta gainera beraiekin hitz egiteko aukera izan zuten. Pilotariak gainera zoragarri portatu ziren herritarrekin.

Kantxara bueltan!

Maiatzaren 28an aspaldiko partez, Aitor berriro ere kantxan ikusteko aukera izan genuen.

Aitor Zubietak Berasaluze XI. Izan zuen bikotekide, eta Irujo eta Galartza aurkari.

Zoritxarrez Aitorrek eta Berasaluzek galdu egin zuten 22-10, egia esan ez zuten oso egun ona izan, izan ere, ez ziguten beraien benetako potentziala erakutsi, hala ere esan beharra dago Aitor bi hilabete luze inguru egon dela kantxara sartu gabe lesio gogorren ondorioz, oraindik ere aitorrek guztiz errekuperatu beharra dauka berriro ere lenoko partidu bikainak eskeintzeko.
Beraz, guk hemendik gif hau eskeintzen diogu, eta honen bitartez lasai hasteko esan nahi diogu. Beraz Aitor, gif hau zuretzat, orainik ere partidu asko dauzkazu aurretik eta oraindik ere azkena bezalako final bikainak jokatzeko aukera asko izango dituzu.



Guk, zure jarraitzaile sutsuak, beti animatuko zaitugu!



zeru animatuak