Aitor Azkoitian

sábado, 5 de junio de 2010
Duela gutxi jakin dugu, pilota muduko hiru pilotari esanguratsu Azkoitian izan zirela, floreaga ikastolako On Bosco aretoan elkartu ziren hain zuzen.

Hiru pilotari hoiek Pablo Berasaluze, Oinatz Bengoetxea eta Aitor Zubieta izan ziren!


Hiru pilotari hauek euren kirolari buruz jardun ziren, izan ere pelotari buruz hitz egiten egon ziren Juan Maria Juaristi aukeratzailea eta Iñaki Elorza kazetaria, moderatzaile lanetan aritu zenarekin batera.

Bertan binakako txapelketari buruz hitz egiten aritu ziren, beraiek esanetan, jokok maila altua eskeini zen txapelketan, gainera jendearen arreta handia sortu omen zen, eta frontoiak guztiz bete ziren. Iruzkin batzuk ere egin zituzten pilotaren aukerakerati buruz. Hautatzaileak oso lan ona egin zuela esan zuten nahiz eta piloten ezaugarriak guztiz desberdinak izan, eta batzuetan ondorio kaltegarriak sortu ditzaken. Lehenengo fasea oso ondo antolatuta zegoela esan zuten, denek denen aurka aritzeko aukera izan zuten eta.


Gainera elkarrizketa amaitu ondoren pilotariak herritarrekin ere egon ziren, eurekin argazkiak atera zituzten, postalak sinatu zizkieten, herritarrek zorionak heman eta gainera beraiekin hitz egiteko aukera izan zuten. Pilotariak gainera zoragarri portatu ziren herritarrekin.

0 comentarios:

Publicar un comentario